2026/09/09

Ealain banda taula gainera bueltatuko da, lan berri bat sareratuta

Bilboko Ealain folk metal taldeak kontzertu berezia eskainiko du larunbatean, irailaren 12an, Galdakaoko jaietan, Kaotiko bandarekin batera. Isilune luze baten ondoren bueltatuko dira taula gainera, eta errepikaezina izango dela adierazi dute.

Emanaldian 2024ko urriaren 25ean argitaratu zuten Leyenda inmortal bigarren diskoa behar den moduan aurkeztuko dute, plazaratu berritan ibilbidea gelditzea erabaki zutelako.

Hain zuzen ere, lan horren bertsio instrumentala sareratu zuen duela egun batzuk, eta plataforma digitaletan entzun daiteke. Mareas malditas izenburua jarri diote, lehen diskoko kanta bati keinua eginez. Era berean, abesti horren orkestra bertsioa egin dute.

Leyenda inmortal diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, Aitor Ruizen gidaritzapean. Hamar kanta eta gehigarri bat ditu lanak, eta Murallas de fuego abestiaren bideoklipa filmatu zuten. Jarraian ikus dezakezue:

Podcasta

Hurrengo kontzertuak