Bilboko Ealain folk metal bandak bigarren diskoaren lehen aurrerapena aurkeztu du: Reino de las Sombras. Apokalipsiaren lau zaldunen ingurukoa da abestia. Salduie taldeko Nem Sebastián abeslariak kolaboratu du.
TitanForged Productions-ek egindako letren bideoa jarraian ikus dezakezue:
Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Aitor Ruizekin. Aldiz, Pedro J. Monge arduratu da ekoizpenaz eta masterizazioaz.
Ealain banda 2021ean sortu zen Bilbon, eta izena gaelikoa da; "artearen sortzaileak" da bere esanahaia. Aldiz, taldea ondorengo sei musikariek osatzen dute: Diego Jaén (ahotsa), Josean Cruces (gitarra eta koroak), Ivan Ginés (gitarra), María Olmos (baxua), Aitor Mardaraz (flauta) eta Iván Cortés (bateria). 2022ko maiatzean Corazón de Mar lehendabiziko diskoa argitaratu zuten.