2019/03/18

Ekaitz Garmendia Su ta Gar taldearekin ariko da

Eibarko Su ta Gar taldeak ordezko bat bilatu behar izan du martxoaren 23an Irisarrin (Nafarroa Beherea) eskainiko duten kontzerturako. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza) gitarrak Xabi Bastidaren lekua hartuko dut. Duela egun batzuk min hartu zuen eskuan Bastidak, eta ezin izango du denbora batean gitarra jo.

Heavy metal bandak eskerrak eman nahi dizkio Garmendiari horren denbora laburrean errepertorioa ikasteagatik. Sare sozialetara entsegu lokaleko bideo bat igo dute albistearen berri emateko. 

Esan bezala, martxoaren 23an Irisarriko Airoski aretoan ariko dira zuzenean beste hainbat talderekin batera: Killers, Ikus, Torheit eta Iron eta Maider

Hurrengo kontzertuak