2023/11/28

El Reno Renardo "metalversora" itzuliko da

Bizkaiko El Reno Renardo heavy metal banda bihurriak Regreso Al Metalverso zortzigarren diskoa plazaratuko du 2024ko urtarrilaren 15ean. Beste behin ere, Maldito Records diskoetxearen bidez argitaratuko dute.

Aurrerapen moduan, I.A. En Un Planeta Subnormal izeneko lehen singlearen bideoklipa estreinatu dute.

Kanta honela aurkeztu du laukoteak: "Gure kuartel nagusian dagoen koniferoen basoaren sakonenetik, adimen artifiziala izeneko asmakizunak kezkatzen gaitu. Gizakiak aurrerapen teknologiko batekin topo egiten duen bakoitzean, hanka sartzen du. Mandrilak baino pixka bat aurreratuagoak gara, eta adimen artifizialak kontzientzia hartzen duenean, Skynet [Terminator filmean] delakoak egin moduan, robotek esklabo bihurtuko gaituzte".

Lan berriaren azala Xabier Amezaga artistak egin du, eta jarraian ikus dezakezue.

Hurrengo kontzertuak