2023/07/21

Elbereth: 'Argia itzali da' abestiaren estreinaldia

Legazpiko Elbereth metal taldeak martxoan zendu ziren Andoni Zabaleta eta Igor Iñurritegi lagunak omentzeko abesti bat sortu du: Argia itzali da.

Mutrikuko AME estudioan grabatu dute Axular Arizmendiren gidaritzapean. Jarraian entzun dezakezue, primizian:

Andoni eta Iñurri Legazpiko Beti Gazte taldeko kideak ziren, eta herrian jarduera asko antolatzen zituzten. Haiekin batera, auto istripu batean hil zen Pau lagun kataluniarra ere.

Uztailaren 28an hiruen omenezko kontzertua egingo dute Legazpiko San Ignazio jaietan. Elbereth taldeak zuzenean aurkeztuko du abesti berria.

Hurrengo kontzertuak