2017/12/11

Elbereth: bideo berria eta kontzertuak

Legazpiko Elbereth taldea zuzenekoetara itzuli da atsedenaldiaren ondoren. Abenduaren 3an Irungo Tunk! aretoan izan ziren Riot beteranoekin batera, eta datozen hilabeteei begira kontzertu berriak iragarri dituzte.

Urtarrilaren 27an Iruñeko Krawill tabernan izango dira. Apirilaren 14an, berriz, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan ariko dira Vhäldemar eta Delion bandekin batera. Euskal Herritik kanpo ere kontzertuak eskainiko dituzte.

Maiatzean argitaratu zuten Karma (Basque Metal Country) laugarren diskoa, eta asteburuan aurkeztu dute Segi Itxoiten abestiaren lyric video delakoa.

Hurrengo kontzertuak