2022/04/11

Elbereth taldeak "XX +1" urteurren kontzertu berezia egingo du apirilaren 29an

Legazpiko Elbereth metal bandak hogei urte bete zituen iaz taula gainean. Aldiz, aurten ospatuko dute urteurrena kontzertu berezi batekin. Apirilaren 29an izango da Legazpiko jaietan. Gau berezia, "oso berezia" izango dela aurreratu dute. John Dealer & the Coconuts herrikideekin batera ariko dira.

Honela aurkeztu dute emanaldia: "Hogei urte taula gainean, hainbat partaide aldaketa, bidean ezagututako ehundaka lagun eta oraindik haserako zirrara kontzertu berri bakoitzean. Lau disko kalean, 40 abestitik gora, zerrenda egiteko komeriak. Baino azkenean iritsi da eguna. Pozak, haserreak, emozioak, asperraldiak eta pandemia baten ostean, datorren apirilaren 29an, Legazpiko jaietan gure urteurrena ospatuko dugu!".

Gaur egungo boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Iker Manso (ahotsa eta gitarra), Ruben Sanchez (gitarra), Julen Albizu (gitarra), Aritz Legorburu (baxua) eta Xabier Etxeberria (bateria).

Karma laugarren diskoa 2017an argitaratu zuten, eta jarraian duzue kantuetako baten bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak