Iruñeko Electrikeel taldeak iraupen luzeko bigarren lana kaleratuko du udazkenean. Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu berri dute, Ekaitz Garmendia musikariaren eta teknikariaren gidaritzapean.
Azken hilabeteotan kontzertu esanguratsuak eman dituzte. Martxoaren 8an, Manowar ezagunekin jotzeko aukera izan zuten Nafarroa Arenan. Maiatzaren 17an, berriz, Espainiako Wacken Metal Battle lehiaketaren finalean izan ziren, Terrassan. Ez zuten irabazi, baina haien zuzenekoak kritika onak jaso zituen.
Hirukoak thrash metala jorratzen du, black metal eta crossover zertzeladekin batera. Kanta berrietan seguru nahasketa hori islatu dutela.
2023ko urtarrilean argitaratu zuten Straight Outta Depths iraupen luzeko lehen diskoa, eta jarraian entzun dezakezue:
Electrikeel hiru musikari hauek osatzen dute: Xabier Rekalde (ahotsa eta baxua), Asier Bendoiro (ahotsa eta gitarra) eta Jon Laguna (bateria).