2023/06/13

Elffor bueltan da 'The Black Sentinel' diskoarekin

Bizkaiko Elffor taldea black metal sinfonikoaren ildora itzuli da The Black Sentinel disko berriarekin. Dungeon synth kutsuko hiru lanen ostean, Eöl (Numen) musikariak lau abestiz osaturiko black metal diskoa plazaratu du. Haren ibilbideko hogeigarren erreferentzia da.

Beste behin ere, Igor Mugerza artistak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Through Labyrinthine Woods
02. Above the Northern
03. The Black Sentinel
04. Grave Path

Era berean, osorik entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak