2025/09/10

Elffor taldeak 'Utmost Antiquity' lan berria plazaratu du

Bizkaiko Elffor kide bakarreko bandak black metal aldarteko diskografia luzeari beste ale bat gehitu dio. Utmost Antiquity bost abestiko lana argitaratu eta entzungai jarri du. Horietako bat euskarazkoa da.

Gure kalkulua okerra ez bada, Eöl musikari bizkaitarraren ibilbideko 25. iraupen luzeko diskoa da —dungeon synth aldarteko lanak ere aintzat hartuta—.

Dome Studios-etan grabatu du, eta lau musikarirekin ekarpenarekin osatu du lan berria: Jabo (gitarra), Kaos Absoluto (baxua), Fran (bateria) eta Bixke (alboka). Azala, berriz, Gabriele Cerruto Costa artistak egin du.

01. Entrapment of the Unwilling
02. Iluntasunaren Gudarostea
03. Laid in Ancient Mud
04. Utmost Antiquity
05. Untold Legacy

Osorik entzun dezakezue taldearen Bandcamp atarian:

Hurrengo kontzertuak