Bermeoko Gorefest Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiak 25 urte bete ditu. Hori dela eta, Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal bandak 25 years of blood omenezko abestia aurkeztu du. Beraien ingelesezko lehena da.
Iñigo Acha zinemagileak eta Gorefesten sortzaileak zuzenduriko bideokliparekin aurkeztu dute:
Kantaren grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz Txortx Etxebarrieta arduratu da, "hildako gorriaren bosgarren gizona".
Boskoteak iaz argitaratu zuen Alabaren (On Fire Records) bigarren diskoa, eta jarraian osorik entzun dezakezue: