2024/01/28

Elizabeltz bandak 'Alabaren' diskoaren xehetasunak iragarri ditu

Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal taldeak otsailaren 14an argitaratuko du Alabaren (On Fire Records) bigarren diskoa. Bi abesti aurreratu ondoren, azala eta kanta zerrenda aurkeztu dituzte.

01. Levitico 15
02. Amaon
03. Mantra Berri
04. Gabriel ala Deabrua
05. Kurtzio Udazkenien
06. Zin
07. Ergastula
08. HellEnd

Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu zuten lana Ekaitz Garmendiaren gidaritzapean.

Bi aurrerapenak jarraian ikus eta entzun ditzakezue:

Elizabeltz - Kurtzio Udazkenien

Elizabeltz - Mantra Berri

Bost musikarik osatzen dute Elizabeltz banda: Anarkangelak eta izurri gorriaren morroiek.

Hurrengo kontzertuak