2021/10/31

Elizabeltz bandak "Lucifer Bagauda" abestia estreinatu du

Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal taldeak urtea bukatu aurretik kaleratuko du bigarren lana. Lucifer Bagaude kantuaren bideoklipa estreinatu dute aurrerapen gisara. Conserje del Universo da bideoaren egilea.

Azaroaren 6an Halloween Metal Fest jaialdian ariko dira Diabulus in Musica bandarekin batera. Bermeoko Kafe Antzokian izango da kontzertua.

Elizabeltz taldea beste hainbat taldeetako (OST, Sinnerdolls, The Hammer Killers) kideek osatzen dute. 2019an hiru abestiko EPa sareratu zuten.

Hurrengo kontzertuak