2023/11/09

Elizabeltz bandak mantra berria dakar

Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal taldeak bigarren diskoa argitaratuko du 2024. urte hasieran, On Fire Records zigiluaren bidez. Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu dute Ekaitz Garmendiaren gidaritzapean.

Mantra Berri da lehenengo aurrerapena, eta Conserje del Universok egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue.

Maiatzean beste kanta bat aurkeztu zuten, Gernikako bonbadaketan oinarriturikoa: Bele Beltz Baten Kanta.

Bizkaitarrek iazko otsailean kaleratu zuten Yersinia Pestis lehendabiziko diskoa.Lan horren inguruko iruzkina Herriko Burdina webgunearen Kritikak atalean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak