2023/05/04

Elizabeltz taldeak 'Bele Beltz Baten Kanta' singlea estreinatu du

Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal bandak abesti berri bat aurkeztu du: Bele Beltz Baten Kanta. Duela egun batzuk Pablo Picassoren Gernika lanean eta bonbardaketan oinarrituriko azala aurkeztu ostean, kanta bideoklip batekin estreinatu dute.

Hona hemen singlearen azala:

Iazko otsailean argitaratu zuten Yersinia Pestis lehendabiziko diskoa. Lan horren inguruko iruzkina Herriko Burdina webgunearen Kritikak atalean irakur dezakezue.

Hurrengo kontzertuak