2023/06/23

Empire Of Disease taldeak 'Shadows in the Abyss' diskoa argitaratuko du azaroan

Bilboko Empire of Disease melodeath bandak Xtreem Music zigiluarekin sinatu du bigarren diskoa plazaratzeko. Azaroan aurkeztuko dute Shadows in the Abyss lan berria. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatzen ari dira Pedro J. Mongerekin (Vhäldemar). Laster aurkeztuko dute azala eta abesti zerrenda.

With All My Hate estreinako diskoa 2021ean kaleratu zuten, eta Herriko Burdinak egindako iruzkina hemen irakur dezakezue. Aldiz, jarraian, osorik entzun dezakezue:

Empire of Disease banda 2015ean sortu zuten Nightmare Within izenarekin. Zenbait taldekide aldatu ondoren, 2018an banda egonkortu eta egungo izena hartu zuten. 2019an Silence is Violence bost abestiko EPa plazaratu zuten, eta 2021ean With All My Hate lehen diskoa. Azkenik, 2023an argitaratuko dute iraupen luzeko bigarren lana.

Hurrengo kontzertuak