Zarauzko Eraso! taldearen ibilbidea agortzera doa. Iaz plazaratu zuten Azken batean diskoarekin agurtzeko, Azken taupadak kontzertu bira abiatu zuten, eta urtearekin batera bukatuko da.
Laukoteak irailean, urrian, azaroan eta abenduan eskainiko dituen emanaldien berri eman du. Herriko Burdinari eskainitako elkarrizketan aurreratu zuten agurra Tolosako Bonberenean izango dela, abenduaren 27an.
Hauek dira birako azken kontzertuak:
Azken batean zazpigarren eta azken diskoarekin emango diote bukaera haien ibilbidea. Hamabi abestiko lanak rocketik gehiago du metaletik baino, baina taldearen izaera mantentzen du.
Zestoako Gaztain estudioan grabatu zuten, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Azala eta diseinua, berriz, Nestor Urdanpilleta taldekidearena da.
Jarraian entzun dezakezue:
30 urte inguruko bidea eginda, laukote honekin iritsiko dira amaierara: Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Iñigo Beitia (bateria) eta Ibai Castro (baxua).