2025/12/22

Eraso! bandaren azken agurrean musikari eta lagunek parte hartuko dute

Zarauzko Eraso! alt rock/metal taldeak 30 urteko ibilbideari bukaera emateko atzera kontaketa hasi du. Abenduaren 27an eskainiko dute beraien ibilbideko azken kontzertua, Tolosako Bonberenean, eta Herriko Burdina han izango da.

Azken agurra lagunartean ospatuko dute Sergio Ruiz (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Iñigo Beitia (bateria) eta Ibai Castro (baxua) kideek.

Horrela, kontzertuan parte hartuko duten musikari eta lagunak iragarri dituzte: Zaloa Urain (Kokein), Haritz Lete (Cobra, Kokein), Xabier del Val Txamo (Rise To Fall, Rat-zinger...), Txaber (Kruddö), Iñaki Altolagirre Matxet (NaizPresidente, NaizRoxa, Jousilouli...), Aua (Mitosia) eta Iñigo Cano (Sealed Room). Era berean, bi baxu jotzaile ohiak ere gonbidatu dituzte: Amaiur Cajaraville —kide originala– eta Ander Izeta.

Herriko Burdinari eskainitako elkarrizketan aurreratu zuten agurra, eta haien ibilbide emankorra errepasatu genuen. 

Biba zuek, beti aurrera!

Hurrengo kontzertuak