Zarauzko Eraso! laukote beteranoak Inoren Lurretan EP berria argitaratuko urrian zehar. Zestoako Gaztain estudioetan grabatu dute Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Sei abesti izango ditu eta hemen dituzue izenburuak:
01. Algoritmo Bat
02. Azalarazten
03. Zinismoaren Garaipena
04. Hodei Beltzak
05. Dena Errepikatuz Doa
06. Inoren Lurretan
2016an Kaiolatik Ihes seigarren diskoa argitaratu zuten gipuzkoarrek Bonberenea Ekintza zigiluaren bidez. Rock/metal alternatibo indartsuaren aldeko norabideari jarraipena eman zioten. Horren eredu, jarraian entzun eta ikus ahal duzuen Pentsamendu Ukatuak abestiaren bideoklipa.