2018/03/21

"Errementari" filmetik "Altzairu Goria" bildumara

Martxoaren 2an estreinatu zen Errementari filma zinema aretoetan. Paul Urkijo zuzendari eta heavy metal zale arabarraren lehen lana da. Patxi Errementaria ipuina du oinarri, eta hain zuzen ere, hori da filmak Herriko Burdina webgunearen duen lotura.

2006an argitaratu genuen Altzairu Goria bildumaren diseinuak Patxi Errementariarekin du lotura. Bera da azalean agertzen den pertsonaia, nahiz eta Tartalo gihartsu baten itxura hartu. Igor Mugerza artista da marrazkiaren egilea.

Errementari filma ikusteko aukera izan dugu, eta ezer aurreratu gabe, ikusteak merezi duela esan dezakegu. Hemen duzue jarraian trailerra, eta gure bilduma entzun zein jaisteko aukera:

Hurrengo kontzertuak