2023/03/31

Estreinaldia: Ancient Settlers taldearen 'A New World Order' bideoklipa

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak maiatzaren 1ean argitaratuko du Transition lan berria, Crusader Records diskoetxearen bidez. Esklusiban, hauxe duzue A New World Order aurrerapen singlearen bideoklipa, Rise To Fall taldeko Alain Dalay Tarda abeslariaren parte hartzearekin.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Azala, berriz, Jon Toussas artista greziarrak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. A New World Order
02. Mihi Nomen Est Ira
03. The Circle
04. Modern Travelers

Mihi Nomen Est Ira kanta izan zen lehendabiziko aurrerapena. Pintxo Wayewta (Empire Of Disease, Frakture) kantariak kolaboratzen du. Bideoklipa jarraian ikus dezakezue:

Boskotea berrosatu osteko aurreneko argitalpena izango da. Hau da, Génesis Farias abeslari berriaren estreinakoa. Gogora dezagun Antony Hämäläinen kantariaren ordezkoa dela. Horiek horrela, gaur egun ondorengo bost musikariek osatzen dute banda: Génesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa-Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).

Hurrengo kontzertuak