2018/04/30

Estreinaldia: Auritz taldearen "Nahi" bideoklipa

Bizkaiko Auritz bandak Nahi (Central Act) bigarren singlea eta bideoklipa aurkeztu ditu. Jarraian ikus dezakezue, esklusiban, gure webgunean.

Auritz taldeak Durangoko Azokan aurkeztuko du Laino eder hori metal & hard rock opera disko-liburu formatuan. Hain zuzen ere, Auritz izeneko haurraren istorioa kontatzen du lan kontzeptualak. AEN edo Autismoaren Espektro Nahasmena du haurrak, eta diagnostikatu ziotenetik amarekin bizi izandako gorabeherak kontatuko ditu. Benetako historia batean oinarrituta dago.

Requiem + Uren Kantua lehen abestia iazko urtarrilean aurkeztu zuten, eta helbide honetan ikus dezakezue.

Bost musikarik osatzen dute Auritz banda: Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Ibon Jordan (bateria).

Hurrengo kontzertuak