2020/10/22

Estreinaldia: Incursed bandaren "Baskavígin" bideoklipa

Bizkaiko Incursed folk metal taldeak, azkenik, datorren urteko otsailaren 5ean plazaratuko du Baskavígin bosgarren diskoa Helheim Records zigiluaren bidez. Boskoteak Herriko Burdina webguneari lehen singlearen bideoklipa estreinatzeko aukera eman dio:

Euskal baleazaleek Islandian izandako sarraskia du hizpide lan berriak, eta islandierazko izenburuak gertakari horri egiten dio erreferentzia. Warbanner diseinatzaileak egin du azala eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. 1615 [intro]
02. Baskavígin
03. Who Stole My Beer?
04. The Black Hunter
05. Colossal
06. Eusko Troll Label
07. Into the Curse
08. Patxi Porroi
09. Paganauts
10. Souls on Fire
11. Saltus eta Ager
- Pt. I: Saltvs Vasconvm
- Pt. II: Ager Vasconvm

Chromaticity Studios-etan grabatu dute lan berria, berriz ere, Pedro J. Monge musikari zein teknikariaren gidaritzapean.

Hurrengo kontzertuak