2020/05/15

Estreinaldia: Mørgue bandaren "Solo Los Vivos" kantua

Bidasoako Mørgue thrashcore taldeak aste gutxi barru plazaratuko du Rigor Mortis estreinako lan laburra. Herriko Burdina webgunearen bidez entzun dezakezue Solo Los Vivos aurrerapen abestia.

Laukotearen Bandcamp atari estreinatu berrian ere entzungai jarri dute.

Hasiera batean, alarma egoera ezarri aurretik argitaratu behar zuten. Hondarribiko Psilocyben grabatu eta nahastu zituzten kantuak Mikel Iturriaren gidaritzapean. Jokin Garcia Kino arduratu da EParen diseinuaz.

01. Solo Los Vivos
02. Sin Dios
03. Itzalak
04. Deten
05. Sobreviven Para Matar

Duela urte batzuk sortu zen taldea, eta kideen lan kontuengatik ez dituzte kontzertu asko eman. Lau musikarik osatzen dute: Ramon (ahotsa), Arkaitz (baxua), Iñigo (gitarra) eta Ibai (bateria).

Hurrengo kontzertuak