
Elorrioko Sugoi heavy metal bandak Reset itzulera diskoa argitaratuko du martxoan. Itzalpean da bigarren singlea, eta, luxuzko bi gonbidatu ditu: Aitor Gorosabel Garai (Su Ta Gar) eta Pedro J. Monge (Vhäldemar).
Primizian, Herriko Burdina atarian entzun eta ikus dezakezue abesti berriaren bideoklipa.
Hamar kanta izango ditu lan berriak, eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute. Aldiz, azala jarraian ikus dezakezue:

Inguma izan zen lehen singlea, eta letren bideoa jarraian topatuko duzue:
Une honetan, Sugoi banda lau musikari hauek osatzen dute: Joseba Flores (ahotsa), Mikel Quesada (gitarra eta ahotsa), Mikel Uribe (baxua) eta Jandro Camuñas (bateria) —Txema Quesadaren ordezko gisa—.