2026/11/26

Estudioan: Nulled, Neila, Black Sarna

Pozgarria da taldeek sorturiko grabatzen dutela ikustea. Horretan dabiltza jarraian topatuko dituzuen hiru bandak.

Gasteizko Nulled metalcore taldeak sei abestiko lan labur berria grabatu du, eta, une honetan, nahasketa eta masterizazio prozesuan dago. Abenduaren bukaeran aurreneko singlea aurkezteko asmoa dute. Musikalki, berriz, bilakaera bat izan dutela aitortu dute, eta elektronikoagoa dela proposamena.

Bilboko Neila post metal bandak bere ibilbideko bosgarren diskoa grabatu du Xanperekin, Koba estudioan. Bost kanta izango ditu, eta datorren urte hasierarako kaleratzea aurreikusten dute.

Algortako Black Sarna banda abestiak grabatzen ari da zuzenekoak lortzeko asmoarekin. Zehazki, bi aukeratu dituzte han eta hemen zabaltzeko. Beraien kabuz grabatu dute, eta Xanpe bera arduratuko da nahasketaz, Koba estudioan. Aurrerago, leku berean grabatuko dute haien estreinako lan laburra.

Podcasta

Hurrengo kontzertuak