2025/12/20

Etorkizun Beltza bandak iraganari erreparatu dio

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak Garrasi hutsak hirugarren diskoko abestiak banaka aurkezten jarraitzen du. Iraganaren erruz da digitalki entzungai jarri duten bosgarren kanta.

Lan berriaren edizio fisikoa boskotearen kontzertuetan eskuratu daiteke. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten, eta jarraian dituzue ikusgai azala eta abesti zerrenda.

01. Diruaren erreinuan
02. Makinak ikasten
03. Iraganaren erruz
04. Informazio faltsua
05. Madarikatua
06. Sistemari kateatuta
07. Hirugarren Mundu Gerra

Aurreratu dituzten beste lau kantak taldearen Bandcamp atarian eta plataforma digitaletan entzun daitezke. Hori bai, denak ez dira beraienak, abestietako bat Euskal Herriko heavy metal banda aitzindarietako baten ereserkiaren euskarazko moldaketa da. 

Etorkizun Beltza - Sistemari kateatuta

Etorkizun Beltza - Informazio faltsua

Etorkizun Beltza - Diruaren erreinuan

Etorkizun Beltza - Makinak ikasten

Etorkizun Beltza bost musikari hauek osatzen dute: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak