2025/11/14

Etorkizun Beltza bandak 'Sistemari kateatuta' bizi garela ohartarazi du

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak Sistemari kateatuta urteko laugarren single soltea estreinatu du. Boskoteak hitz hauekin aurkeztu du: "Kateak gero eta estuagoak dira… baina oraindik bada nor hausteko prest dagoenik. Gure garrasia da, gizakia sistemaren menpe nola bizi den erakusteko".

Sareratu dituzten abesti guztiak Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte. Gainerakoak jarraian topatuko dituzue:

Etorkizun Beltza - Informazio faltsua

Etorkizun Beltza - Diruaren erreinuan

Etorkizun Beltza - Makinak ikasten

Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Etorkizun Beltza: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak