2025/05/30

Etorkizun Beltza, informazio faltsuaren kontra

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal bandak Informazio faltsua singlea plazaratu du. Boskote berritu osteko hirugarrena da, Makinak ikasten eta Diruaren erreinuan kantak aurkeztu ondoren.

Abesti berriak Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte, eta dagoeneko hasi dira horiek gainerako errepertorioarekin batera zuzenean aurkezten.

Hauxe duzue, single berriena:

Beste biak ere jarraian entzun ditzakezue:

Etorkizun Beltza - Diruaren erreinuan

Etorkizun Beltza - Makinak ikasten

Gaur egun, bost musikari hauek osatzen dute Etorkizun Beltza: Imanol Orozko (ahotsa), Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Oskar Fernandez (bateria).

Hurrengo kontzertuak