2020/03/23

Etorkizun Beltza taldeak prest du "Ekaitzen Osteko Sua" diskoa

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak laster plazaratuko du Ekaitzen Osteko Sua bigarren diskoa. Iazko abendua hasieran grabatu zuten Chromaticity Studios-etan Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin. Imanol Orozko abeslari berriarekin kaleratuko duten lehendabiziko lana da. 

Azalaren diseinuaz JmDesign arduratu da, eta jarraian topatuko duzue diskoaren abesti zerrenda. 

01. Bukaera
02. Mundu Irenslea
03. Altsasukoak Aske!
04. Ihesian
05. Apirilak 26...
06. Oroimenak
07. Hitzen Gabezia
08. Sasijainkoen Elikagaia

Aurrerapen kantua jarraian entzun dezakezue.

Laneko azken abestia single gisa aurkeztu zuten 2018 bukaeran bideoklip batekin.

Hurrengo kontzertuak