Udako oporraldia eta atsedenaldia gaindituta, bueltan da Euskal Herriko heavy metalaren podcasta. Hamazazpigarren atala dagoeneko entzungai duzue.
Iraileko aldaparik ez da Euskal Herriko heavy metalgintzan. Udazkenean doinu berriak azaleratzen dira, eta horiek saski batekin bildu eta zuei eskaini nahi dizkizuegu. Ederra da hamazazpigarren ataleko nobedade sorta. Baita ere, iragan hurbil eta urrunetik berreskuratu duguna: Basati, Titan, NaizPresidente, Pestilength, Urkara, Nox Larvae, Rass, Sinpekado, Segabathor, Diabulus In Musica, Governors & The Wizards.
Gainerako atal guztiak helbide honetan topatuko dituzue.