2026/11/16

EverLevel bandak 'Duality' diskoa argitaratu du

Lasarte-Oriako EverLevel hard rock taldeak, azkenik, Duality iraupen luzeko hirugarren diskoa kaleratu du ThunderSteel Records zigiluaren bidez.

Hamabi abestiz osaturiko lana beraien kabuz grabatu dute, eta laster entzungai jarriko dute plataforma digitaletan.

01. Love is a mistery
02. Duality
03. Leave it & forget it
04. Realove
05. Someday somenite
06. Hold on
07. Got my aim
08. Wake up!
09. Odd destiny
10. Mary's so strong
11. Blue crying eyes
12. Neo Tokyo

Dena dela, bi kanta sarean entzun daitezke:

EverLevel - Neo Tokyo

EverLevel - Love is a mystery

Gogoratu behar da EverLevel eta La Fase taldeak baliokideak direla. EverLevel gisa elkartu ziren 1990eko hamarkadaren hasieran, eta gutxira La Fase izatera pasatu ziren. Dena dela, izen bakoitzarekin hainbat lan plazaratu dituzte: La Fase gisa, gaztelaniaz, eta EverLevel moduan, ingelesez. Horregatik, Duality lanarekin bandaren 35. urteurrena ospatu nahi dute.

Hiruko honek grabatu dute azken lana: Javier Garcia (ahotsa, gitarra eta teklatua), Gonzalo Sanchez (baxua eta koroak) eta Alberto Benito (bateria).

Podcasta

Hurrengo kontzertuak