
Lasarte-Oriako Everlevel hard rock bandak itzulera iragarri du, eta, gainera, disko berri batekin: Duality. Beraien ibilbideko hirugarren iraupen luzeko lana izango da. Gogoratu behar da La Fase taldeko musikari batzuen proiektu paraleloa dela.
Love is a mystery da estreinako singlea, eta jarraian entzun dezakezue:
Une honetan, Everlevel hiru musikari hauek osatzen dute: Javier Garcia (ahotsa, gitarra eta teklatua), Gonzalo Sanchez (baxua eta koroak) eta Alberto Benito (bateria).
Ekainaren 6an kontzertu berezia eskainiko dute Gasteiz In Metal jaialdiaren edizio berezian, Urban Rock Concept aretoan. Umbra eta La Dama Oscura taldeekin batera ariko dira.