2023/05/29

Exile To Decadence taldeak 'Where Demons Dwell' estreinakoa azaleratu du

Exile To Decadence deathcore banda Odei Ochoa (The Broken Horizon ohia) gitarrista nafarraren abentura berria da. Maiatzaren 26an, Where Demons Dwell estreinako lan laburra argitaratu zuten, Txekiako Lacerated Enemy Records zigiluarekin.

Lau abestiko EPa Alex Tenarekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute. Azala Dechristianize art diseinatzaileak egin du, eta, logoa, berriz, Maxwell Aston artistak.

01. Exiled
02. The Covenant    
03. Insurgency (feat Lewis from Counteractt)    
04. Where Demons Dwell

2020an sortu zuen proiektua Ochoak, eta azken hilabeteotan osatu du laukotea. Gainerako taldekideak dira Gonzalo Álvaro abeslari andaluziarra, eta bi bizkaitar: Oier Cacho bateria eta Iker Gutierrez gitarrista. Biak Hollowborn bandakoak ere badira, eta The Eleventh Plague taldean ibilitakoak. Deathcore eta death metal doinuak jorratzen dituzte. Gainera, hiru erreferentzia edo eragin aipatu dituzte: Infant Annihilator, Rings Of Saturn eta Acrania.

Hurrengo kontzertuak