2024/02/17

Fear Crowd banda begia begi truk ordaintzeko prest

Bilboko Fear Crowd heavy metal bandak Ojo Por Ojo abestiaren bideoklip esanguratsua sareratu du. Indarkeria matxistaren aurkako ereserkia da.

Azzurro Rock Pub tabernan estreinatu ondoren, Mikel Sanchezek zuzenduriko bideoa beraien Youtube kanalean ikus dezakezue.

Iazko maiatzean kaleratu zuten En Llamas hirugarren diskoko abestietako bat da. Denbora galdu gabe, boskotea lan labur berri bat grabatzen ari da Getxoko Pan-Pot estudioan Alberto Maciasekin.

Aipaturiko diskoa, berriz, Koba estudioan grabatu zuten Xanperen gidaritzapean. Hauxe duzue, azala eta abesti zerrenda:

01. Despertar (instrumentala)
02. Ojo Por Ojo
03. El Tiempo Perdido
04. En La Noche
05. Sine Fatum (instrumentala)
06. Arrancame La Piel
07. Viviendo En Tu Mentira
08. La Imagen

Bost musikarik osatzen dute Fear Crowd: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria.

Hurrengo kontzertuak