2021/01/31

Fears Away taldeak bost urteko bideari bukaera eman dio

Gasteizko Fears Away hardcore/metal bandak musikagintza uztea erabaki du. Pandemiak irentsi duen beste talde bat da. 2011ean elkartu ziren hardcore eta metal doinuak uztartzeko, eta bost urte beranduago bukatutzat eman dute euren ibilbidea.

Agur gisara, Breakthrough bi kantuko EPa aurkeztu dute. Diego Teksuorekin grabatu, nahastu eta masterizatu dituzte. Jarraian dituzue entzungai:

Gasteizkoek The Bravest the Strongest EPa kaleratu zuten 2017an, eta Beyond Reflections iraupen luzeko lehen diskoa urtebete beranduago.

Hurrengo kontzertuak