2018/11/24

Fears Away taldeak lehen diskoa argitaratuko du

Gasteizko Fears Away hardcore/metal bandak Beyond Reflections lehendabiziko diskoa argitaratuko du azaroaren 27an. Teksuo taldeko Diego abeslariaren gidaritzapean grabatu dute Asturiasen. Jarraian ikus dezakezue azala.

Aurrerapen gisara, Hygge abestiaren bideoklipa aurkeztu du.

Fears Away taldea 2016an sortu zuten Gasteizen. Fourscore hardcore bandan ibilitako hiru musikarik abentura berri bat abiatu zuten metalcore doinuetara hurbilduz. Bost musikarik osatzen dute: Ion (ahotsa), Javi (gitarra), Ander (gitarra), Iñaki (baxua) eta Mangui (baxua). 2017ko urtarrilean The Bravest The Strongest EPa argitaratu zuten. 

Hurrengo kontzertuak