2022/11/17

Feelingless proiektuak luxuzko kolaborazio bat estreinatu du

Bizkaiko Feelingless proiektuak Metal Against Animal Cruelty lehen diskoaren hirugarren singlea aurkeztu du. Gainera, luxuzko kolaboratzaile batekin: Christian Älvestam abeslari suediarra (Solution .45, Miseration eta Scar Symmetry ohia).

Jarraian entzun dezakezue parte harte duen Hope abestia:

Rise To Fall taldeko Hugo Markaida musikariaren egitasmo berria da Feelingless, eta animalien eskubideak babestea eta horiei ahotsa ematea du helburu. Abenduaren 2an argitaratuko du estreinako diskoa Noble Demon diskoetxearekin. Hona hemen, Igor Cruchagak egindako azala, abesti zerrenda eta kolaboratzaileak:

01. Feelingless (Björn Speed Strid & Lawrence Dinamarca)
02. Anguish (Jon Howard & Gavin Iedema, NeroArgento, Lawrence Dinamarca)
03. Peace (Mikael Sehlin & Lawrence Dinamarca)
04. Love (Ettore Riggoti & Claudio Ravinale)
05. Hope (Christian Älvestam)
06. Nostalgia (Rachel Aspe, Jake E, Lawrence Dinamarca & Diego Zapatero)
07. Guit (Björn "Speed" Strid)
08. Pride (Daniel Heiman)
09. Fear (Ville Viljanen) & Dann Hoyos)
10. Rage (Mikael Sehlin & Marios Iliopoulos)
11. Anxiety (Dalay Tarda)

Beste bi aurrerapenak hauek dira:

Feelingless - Nostalgia

 

 

Feelingless - Feelingless

Pedro J. Mongek ekoitzi, grabatu eta masterizatu du diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan. Musika eta hitzak Hugo Markaidarenak dira gehienbat, baina Iñigo Lopez (The Descent) musikariarenak dira batzuk.

Feelingless proiektuaren oinarria lau musikarik osatzen dute: Hugo Markaida (Rise To Fall) gitarra, Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarra, Iñigo Lopez (The Descent) baxua eta Lawrence Dinamarca bateria.

Hurrengo kontzertuak