2022/09/30

Feelingless proiektuak "Metal Against Animal Cruelty" diskoa kaleratuko du abenduan

Bizkaiko Hugo Markaida (Rise To Fall) musikariak Feelingless proiektu esanguratsua aurkeztu du. Abenduaren 2an argitaratuko du Metal Against Animal Cruelty diskoa Noble Demon nazioarteko diskoetxearekin. Hain zuzen ere, animalien eskubideak babestea eta horiei ahotsa ematea du helburu proiektuak.

Izen handiko hogei abeslari eta musikari bikainek parte hartu dute diskoan: Björn Speed Strid (Soilwork), Jon Howard (Threat Signal), Christian Älvestam (Solution .45, Miseration), Daniel Heiman (Harmony, Lost Horizon ohia), Ettore Rigotti & Claudio Ravinale (Disarmonia Mundi), Mikael Sehlin (Degradead, Engel) Rachel Aspe (Cage Fight), Jake E (Cyhra, Amaranthe ohia) Ville Viljanen (Mors Principium Est), Marios Iliopoulos (Nightrage), Dann Hoyos (Rise To Fall, The Space Octopus) eta Dalay Tarda (Rise To Fall).

Hamaika abesti izango ditu lanak, eta horietako bat estreinatu du aurrerapen gisara. Proiektuari izena ematen dion kanta da eta Björn Speed Strid abeslariak kolaboratu du:

Hona hemen, Igor Cruchagak egindako azala, abesti zerrenda eta kolaboratzaileak:

01. Feelingless (Björn Speed Strid & Lawrence Dinamarca)
02. Anguish (Jon Howard & Gavin Iedema, NeroArgento, Lawrence Dinamarca)
03. Peace (Mikael Sehlin & Lawrence Dinamarca)
04. Love (Ettore Riggoti & Claudio Ravinale)
05. Hope (Christian Älvestam)
06. Nostalgia (Rachel Aspe, Jake E, Lawrence Dinamarca & Diego Zapatero)
07. Guit (Björn "Speed" Strid)
08. Pride (Daniel Heiman)
09. Fear (Ville Viljanen) & Dann Hoyos)
10. Rage (Mikael Sehlin & Marios Iliopoulos)
11. Anxiety (Dalay Tarda)

Pedro J. Mongek ekoitzi, grabatu eta masterizatu du diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan. Musika eta hitzak Hugo Markaidarenak dira gehienbat, baina Iñigo Lopez (The Descent) musikariarenak dira batzuk.

Markaidak honela aurkeztu du Feelingless proiektua:

"Pandemiaren erdian jaio zen, nahiz eta ideia askoz ere lehenagokoa izan. Horrelako proiektuekiko interesa gitarra jotzen hasi aurretik piztu zitzaidan, nire auzoko musika denda batean Avantasiaren 'The Metal Opera Pt. 1' diskoa ezagutu nuenean. Disko horrek gustuko nituen heavy eta power metal abeslari gustukoenak elkartu zituen. Gainera, Erdi Aroko fantasia batean oinarritzen zen kontzeptua izanik, oso berezia izan orduan nintzen nerabearentzat.

Nerabezaroan hunkitu ninduen Tobias Sammeten disko hartan pentsatzeari utzi gabe, nik neuk nire abeslari gogokoenekin horrelako proiektu bat aurrera ateratzeak gaur egun naizen pertsonarentzat zentzu garrantzitsua izan behar zuen. Zerbait berezia, nire arrazoietako batean arreta jarriko lukeena. Eta, bide batez, proiektuaren ondoriozko onurekin laguntzea.

Bikotekideak eta biok animaliak maite ditugu, eta erreskatatutako animaliez inguratuta bizi gara. Horregatik, garrantzitsua iruditu zitzaidan gizateria osoa krisi globalaren ondorioak jasaten ari zen une batean ahulenak ez ahaztea. Horrela, animalien esplotazioaren eta tratu txarren inguruko diskoaren kontzeptua zirriborratzen hasi nintzen.

Proiektuari eta ongintzazko izaerari buruzko guztia kontatu nien. Era berean, adierazi nien irabazi asmorik gabekoa zela, eta lorturiko dirua animalien aldeko lanean aritzen diren elkarteentzat izango dela. Hunkigarria izan zen estimatzen ditudan musikariek proiektuaren bat egiten zutela ikustea".

Feelingless proiektuaren oinarria lau musikari dira: Hugo Markaida (Rise To Fall) gitarra, Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarra, Iñigo Lopez (The Descent) baxua eta Lawrence Dinamarca bateria.

Hurrengo kontzertuak