2018/04/19

Ferosz taldeak boskotea osatu du

Bizkaiko Ferosz death/thrash metal bandak Ioritz Rosa (Kaixton) gitarrarekin osatu du boskotea. Beste lau kideak ondorengoak dira: Roberto "Fitti" Rojo (ahotsa), Gaston Horacio Reto (bateria), Jorge "Lobo" Perea (baxua) eta Jon Esteban (gitarra).

Prest daude berriz ere zuzenekoak eskaintzeko. Hurrengo kontzertua maiatzaren 5ean eskainiko dute III. Detritus Fest jaialdian. In Thousand Lakes, Dormanth eta Sönambula bandekin batera ariko dira Laudioko Orbeko Etxean. 

2015ean argitaratu zuten Lost Faith lehendabiziko diskoa, eta jarraian osorik entzun dezakezue.

Hurrengo kontzertuak