2018/11/14

Fetitxe bandak "Polyhedron" diskoaren aurrerapena aurkeztu du

Arrigorriagako Fetitxe rock/metal taldeak Polyhedron bigarren diskoa argitaratuko du laster. Zortzi abesti izango ditu eta Koba estudioan grabatu dituzte, berriz ere, Xanperen gidaritzapean. Lan berriari izena ematen dion abestia aurreratu dute.

Hemen duzue azala eta kantu zerrenda.

01. Nekromanteion
02. Grises
03. Polyhedron
04. Aukerak
05. Braille
06. Edo Zu edo Ni
07. Harrotu Hautsa
08. Lurra Hil Da

Polyhedron abestia, berriz, jarraian entzun dezakezue.

2016ko Bilbo Hiria Musika Lehiaketaren Metal alorrean bigarren saria lortu zuen laukoteak. Urte berean argitaratu zuten Distantzien Artean lehendabiziko diskoa.

Hurrengo kontzertuak