2022/03/26

Fizt & Furiuz bandak "Aitzaki bahitzailea" abestia plazaratu du

Luhusoko Fizt & Furiuz metal boskoteak hiru abesti grabatu ditu Xaneta gaztetxean, eta horietako bat estreinatu dute: Aitzaki bahitzailea. Bost musikarik osatzen dute banda: Josu Guillen (ahotsa), Pierre Balacey Balatx (bateria), Arnaud Cochet (gitarra), Bastien Marianne (gitarra) eta Allande Etxeberri (baxua).

Iazko urrian, berriz, Bizi adierazpenaren mendekua kantua entzungai jarri zuten. Sohütako Larrazkena estudioan grabatu dute Jeremie Garat soinu teknikariarekin.

Hurrengo kontzertuak