2021/10/04

Fizt & Furiuz bandak "Bizi adierazpenaren mendekua" abestia entzungai jarri du

Luhusoko Fizt & Furiuz metal boskoteak hilabete honetan lan labur bat kaleratuko du plataforma guztietan. Aurrerapen gisa, Bizi adierazpenaren mendekua kantua entzungai jarri dute. Sohütako Larrazkena estudioan grabatu dute Jeremie Garat soinu teknikariarekin.

Bost musikarik osatzen dute banda: Josu Guillen (ahotsa), Pierre Balacey Balatx (bateria), Arnaud Cochet (gitarra), Bastien Marianne (gitarra) eta Allande Etxeberri (baxua).

Hurrengo kontzertuak