2024/01/29

Flitter laukotea konexioaren bila dabil

Lizarrako Flitter crossover banda lan labur berri bat prestatzen ari da, eta irailerako kaleratzea aurreikusten dute. Bitartean, singleak aleka aurkezteko asmoa dute. Buscando conexión izenekoa da berriena, eta Bardeetan grabaturiko bideokliparekin batera estreinatu dute.

Pasa den urtean, Malos Tiempos single eta bideoklipa aurkeztu zuten nafarrek, eta jarraian ikus dezakezue:

Iazko urritik kontzerturik eman gabe daude Charly bateria jotzailea min hartuta dagoelako. Horrela ere, taula gainera itzultzeko momentua gero eta gertuago dagoela adieraizi dute nafarrek.

Iazko maiatzean 30 Aniversario lan bikoitza plazaratu zuten. Beraien ibilbideko hainbat abesti birgrabatu zituzten, eta horiekin osatu zuten bilduma.

Hurrengo kontzertuak