2019/08/19

Floxbin taldeak prest du "Hil Arte Bizi" lan berria

Usurbilgo Floxbin industrial metal bandak irailaren 12an argitaratuko du Hil Arte Bizi disko berria. Iñaki Abuinekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute Phantom Studios-etan. 

Hamar abesti ditu lanak eta Unai Aranak diseinatu du azala. Aurki Aranak berak zuzenduriko bideoklipa ere ikusi ahal izango da. 

01. Gezurrak
02. Usteak erdia ustel
03. Zure izana
04. Ez ditut maite
05. Terrorisex
06. Buruen zirkoa
07. Hitzak
08. Intro
09. xxx
10. Suzie Q

Hain zuzen ere, Zure izana abestia da aurreratu dutena.

2016an Ak! estreinako diskoa plazaratu zuten. Jarraian osorik duzue entzungai:

Hurrengo kontzertuak