2022/09/03

Frakture bandak "Ez dugu ahaztuko" abestia estreinatu du

Bizkaiko Frakture thrash metal taldeak bigarren maketa grabatu du Xanperekin Koba estudioan. Hiru abesti berriak digitalki eskuratu daitezke dagoeneko beraiekin harremanetan jarrita. Gainera, horietako baten letren bideoa osatu dute. Iñigo Cabacas Athleticen zaleari eskaini diote, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zenari. Jarraian entzun dezakezue Ez dugu ahaztuko kantua:

Pintxo Wayewta (Empire Of Disease) abeslari berriarekin grabatu duten lehenengo materiala da. Otsailean iragarri zuten haren fitxaketa. Bitxikeria gisa, Pintxo kanariarra da, baina euskaraz abestera ausartu da.

Hurrengo kontzertuak