2020/09/21

Frakture taldeak prest du aurreneko maketa

Bizkaiko Frakture thrash metal taldeak estreinako maketa plazaratuko du laster. Bost kantu izango ditu, eta Zeberioko Ayarza estudioetan grabatu dituzte. Azala, abesti zerrenda eta aurrerapena topatuko dituzue jarraian.

01. Narxixista
02. Eleberri Berria
03. Frakture
04. Antsietatea
05. Purga

Lehena entzungai duzue, jarraian:

Suspenders, Justa Venganza, Sobieht, Esteka eta Take Warning bandetan ibilitako musikariek osatzen dute, eta aurten egonkortu dute boskotea: Serru (gitarra eta koroak), Ieltxu (baxua eta koroak), Imanol (bateria), Ruben (gitarra) eta Ander (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak