2018/03/17

Funeral Sun bandak laster aterako du "The Dragging" lehen lana

Bizkaiko Funeral Sun hirukoak Godbox Records zigiluarekin sinatu du The Dragging EPa argitaratzeko. Eperik zehaztu ez badute ere, bi kantuko lana 45 RPM-ko binilo itxurosoan plazaratuko dute laster.

Javier Galvez (Horn Of The Rhino ohia) musikariak gidatzen du taldea, eta bere aurreko proiektuaren antzera Sludge/Doom Metal doinuak jorratzen dituzte. 

Abentura berriko lehen bi kantuak jarraian entzun ahal dituzue:

Hurrengo kontzertuak