2023/11/29

Garaje Drama bandak 'Bizkaiko metala borrokan' lan laburra plazaratu du

Bizkaiko Garaje Drama hard rock taldeak Bizkaiko metala borrokan lan laburra kaleratu du. Plataforma digitaletan osorik entzun dezakezue.

Hirukoak honela azaldu digu lanaren kontzeptua: "Izenburua gehienbat hitz joko batean oinarritzen da. Nabaria da bai azkeneko urteotan metalaren sektorea benetan kaltetu dutela, eta etengabeko arazoak eta grebak egon direla. Izenburuarekin aldarrikatu nahi duguna zera da: gaur egun jasaten ari garen zapalketa musikari dagokionez. Punk, rock edo metalean gabiltzan taldeok ez ditugula erraztasunik ezagutzera emateko beste talde eta joera batzuekin alderatuta. Ez gaituzte irratietan entzuten eta lehiaketa askotan musika taldeak alde batera geratu dita, eta orain asko autotunea erabiltzen duten bakarlariak dira".

01. Armonia galduen uzta
02. Lekuz kanpo
03. Ez dut besterik nahi
04. Beltzez (Man in black)
05. Gauerdiko kanpaiak

Galdakaoko Hamarrecords estudioetan grabatu zuten EP laburra iragan udan zehar.

Hauxe duzue abestietako bat:

Lezama, Derio eta Arrigorriagako hiru musikarik osatzen dute Garaje Drama: Iker (gitarra eta ahotsa), Beñat (baxua) eta Xabi (bateria). Iaz argitaratu zuten iraupen luzeko lehen diskoa, eta Bizkaiko metala borrokan da beraien bigarren lana.

Bizkaitarrek "benetako musika" aldarrikatu nahi dute, euren musika tresnak nabarmenduz, "ordenagailurik eta artifiziorik gabe". Beraiek direna "era gordinean" islatu nahi dute.

Hurrengo kontzertuak