2018/02/13

Gernikako Lekuek jaialdia metal doinuekin hasiko da

Martxoaren 3tik 11ra bitarte izango da Gernikako Lekuek jaialdia, eta metal doinuekin abiatuko da. Hain zuzen ere, 3an bertan Metal Fabrika egitasmoak kontzertua antolatu du Astran.

Zuzenean hiru talde ariko dira: Legen Beltza (Azpeitia, Thrash Metal), Moonloop (Bartzelona, Death Metal progresiboa) eta Etorkizun Beltza (Gernika, Heavy Metal).

Ateak 20:00etan irekiko dituzte eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira. 7 euro balio ditu sarrerak. Ondorengo loturan erosi daitezke.

 

 

Jaialdiaren informazio guztia helbide honetan topatuko duzue. 

Hurrengo kontzertuak